Ondo etorri euskal fedibertsora!

Fedibertsoa, instantzia edo webgune multzo bat da, modu federatuan eta irekian edukiak partekatzen dituzte. Fedibertsoa terminoa "federazio" eta "unibertso" hitzen baturatik dator. Edonola, webguneok independenteak izan arren, webgune bateko erabiltzaileek beste webgune bateko erabiltzaileekin edo haiek argitaratutako edukiekin eragiketak burutu ditzakete: jarraitu, mezua bidali, iruzkindu... Hori guztia posible da, protokolo estandar berdinak erabiltzen dituztelako webguneek, esaterako, ActivityPub eta OStatus. Laburbilduz, askotariko sare horien baturari deitzen zaio fedibertsoa.

Euskal fedibertsoaren mapa

Euskal fedibertsoa ezagutu nahi duzu? Hementxe doakizu bidaia hasteko beharrezkoa duzun mapa:

Mikroblogak

Mastodon.eus

Euskal komunitate honek 2018tik eskaintzen du bere txokoa sare sozial libre eta deszentralizatu honetan.

Jalgi.eus

Sortu zen lehen euskal Mastodon instanzia da eta Izarkom enpresa arduratzen da mantenuaz.

Argazkiak

Pixelfed.eus

Irudiak partekatzeko sare soziala. Ikusi bertakoek argitaratzen dituzten argazkiak. Idatzi abaraska@sindominio.net helbidera kontua eskatzeko.

Bideoak

Peertube.eus

Euskarazko bideoak argitaratu, partekatu, iruzkinak gehitu... Azpitituluak gehitzeko aukera dago, eta baita bideoak zure webgunean txertatzeko ere.

Argia bideoak

Argia astekariaren PeerTube intantzia da. Besteak beste, haiek ekoitzitako bideoak aurkituko dituzu bertan.

Euskarabildua

PeerTube instantzia honetan Euskarabildua jardunaldietako hitzaldiak biltzen dira, Iametzak antolatzen dituen jardunaldietakoak alegia.

Audioak

Baleafunk.eus

Musika eta podcastak entzun eta partekatu. Lizentzia libreak erabiltzen dituzten euskarazko musikari eta podcast egileentzako webgunea da.

Liburuak

Paperjale.eus

Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko sare sozial federatua da. Zure irakurketen berri eman, liburei izarrak eman, kritikak idatzi, irakurtzeko zerrendan gorde eta abar.

Foroak

Lemmy.eus

Euskarazko web-foro irekiak dira. Partekatu albisteak, memeak, egin galderak edo eztabaidatu zure gogoko gaiez. Jarraitu beste instantzietako komunitateak.

Agendak

Lubakiagenda.net

Bilboaldeko egutegi sozial alternatiboa da: Bilbo, Ezkerraldea, Meatzaldea, Hego Uribe, Uribe Kosta eta Txorierri. Webguneaz gain, bertako edukiak leku gehiagotan zabaltzen dira.

Bilbi.info

Bilboko Bilbo Zaharra auzoko gizarte mugimendu eta talde politikoen agenda da. Informazio puntu birtual bat da begi-kolpe bakarrean auzo honetan eta ingurukoetan dauden jarduera eta aldarrikapenak ematen dituena.

Eskoria

Euskal Herriko underground eszenaren egutegia. Musika komertzialaren mundutik kanpo antolatzen diren talde, artista, gune edo norbanakoei egutegi bat eskaintzeko jaioa.

La Kelo Gaztetxea

Santurtzin dagoen La Kelo Gaztetxearen agenda da hau. Kontzertuak, bertso afariak, hacklab espazioa... iragarri ohi dira bertan.

Lanbroa

Talde autonomoen agenda irekia. Euskal Herriko gaztetxeek edo gai zehatz baten alde lan egiten duten taldeek beren ekitaldiak iragarri ditzaten eskaintzen da agenda ireki hau.

Zer da Abaraska?

Abaraska logoa

Abaraska taldea pertsona librezale batzuek osatzen dugu. Gure helburua fedibertsoa, software librea, euskara eta euskal kultura sustatzea da.

Mastodon: @abaraska@mastodon.eus
Eposta: abaraska@sindominio.net

Euskal fedibertsoko topaketak

Euskal fedibertsoko I. topaketak

2023-05-20 - Badalab, Orereta

Euskal fedibertsoko lehen topaketak Oreretan egin genituen.